Bertan behera utzi dute Gasteizko sorosleen eta begiraleen greba

Mendizorrotzeko eta Gamarrako igerilekuak itxita zeuden protestagatik. Joan den abuztuaren 10ean abiatu zituzten lan etenaldiak, eta langileek negoziatzen segitzen dute enpresarekin.

Abuztuaren 10ean protesta egin zuten langileek, Gamarran. RAUL BOGAJO
2020ko abuztuaren 20a
12:04
Entzun

Gasteizko Udalak jakinarazi du sorosleen eta begiraleen greba mugagabea bertan behera gelditu dela. Hamar egunez lau orduko lan etenaldiak egin dituzte langileek, eta, ondorioz, Mendizorrotzeko eta Gamarrako igerilekuak itxita egon dira. Protestaren bidez, langileek salatu nahi zuten udalak murriztu egin dituela igerilekuetan udarako jarduerak, koronabirusa "aitzakia" hartuta. Egoera "kaotikoa" zela eta behin-behinekotasuna eta lan prekaritatea "jasanezinak" direla salatu zuten orduan.

Negoziazioak, aurrera

Udalak jakinarazi du oraindik ez dutela akordiorik egin igerilekuen kudeaketaz arduratzen den enpresak eta langileek, baina negoziazioek aurrera jarraitzen dutela. "Albiste ona da", nabarmendu du udalak: "Desadostasunak ez dira ez hain esentzialak, ezta akordioa ez sinatzeko bezain zailak ere".

Bestalde, Gasteizko Udalak eskatu du "ulertzeko" grebak eta lan etenaldiak erabiltzaileen kalterako izan daitezkeela, eta "negoziazioa eta elkarrizketaren bidea amaitzean soilik" duela zentzua.

Joan den abuztuaren 4an, protesten berri emateko prentsaurrekoan, sorosleek eta begiraleek nabarmendu zuten Gasteizko Udalak ezartzen dizkien baldintzak "gero eta eskasagoak" direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.