Beste 1.237 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Positibo tasa %13,3 da.

jarraia201444.jpg
2021eko abuztuaren 1a
13:12
Entzun

Osakidetzak eta Osasunbideak pandemiaren bilakaeraren inguruko azken datuak eguneratu dituzte. Ohikoa den moduan, asteburuan positibo gutxiago atzeman dituzte osasun zertzu biek, baina zertxobait gora egin du positibo tasak. Denera 1.237 positibo atzeman dituzte, eta %13,3 da positibo tasa.

Lurraldeka, Bizkaian izan dira kasu gehien: 555. Nafarroan, 310 izan dira; Gipuzkoan, 234 eta Araban, 122. Osakidetzak EAEtik kanpo bizi diren lagunen beste hamasei positiboren berri ere eman du.

Ospitaleei dagokienez, atzo 39 pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19aren ondorioz. Denera, 83 lagun daude oraindik ere Hegoaldeko ZIUetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.