Beste 132 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta positibotasun baxuak jarraitzen du

Bakarrik 12 gaixo gehiago hartu dituzte erietxeetan, eta ZIUetan ingresaturiko pertsonen kopuruak ere jaisten jarraitzen du.

Baheketa bat, artxiboko irudian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Edu Lartzanguren.
2021eko irailaren 19a
14:27
Entzun

Oro har, koronabirusaren izurriaren inguruko datuek hobetzen jarraitzen dute Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

Osakidetzak eta Osasunbideak emaniko datuen arabera, 132 pertsonari atzeman zieten atzo COVID-19 gaitza eragiten duen birusa, hau da, bezperan baino 86 gutxiagori. Positibotasun tasak %2,5etik behera jarraitzen du.

Kutsatu gehien Bizkaian atzeman dituzte: 68 (bezperan baino 38 gutxiago); Nafarroan 28 (sei gehiago); Gipuzkoan 27 (21 gutxiago), eta Araban bederatzi (31 gutxiago).

Denera, 5.502 proba egin dituzte.

Erietxetan, berriz, 12 gaixo gehiago hartu dituzte. Zaintza Intentsiboko Unitateetan 58 pertsona daude, bezperan baino bederatzi gutxiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.