Lau egunen ostean, 2.000 positiboren langatik behera daude Hego Euskal Herriko datuak. Atzo, Osakidetzak eta Osasunbideak 1.569 COVID-19 kasu atzeman zituzten, bezperan baino 510 gutxiago. Denera, 11.112 test egin zituzten, eta, beraz, %14 da positibo tasa.
Lurraldeka, Bizkaia izan da positibo gehien atzeman dituzten herrialdea: 635. Gipuzkoan 367 atzeman dituzte, 363 Nafarroan eta 177 Araban. EAEtik kanpokoak diren lagunen beste 27 kasuren berri ere eman du Osakidetzak.
Ospitaleei dagokienez, 45 lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta ZIUetan 69 pertsona daude, atzo baino bost gehiago.