Beste gizon bat labankatzea leporatuta atxilotu dute 39 urteko gizon bat Donostian

Larunbateko gauerdia pasatu eta gutxira eraso egin diote gizon bati, kalean, Martutene auzoan.

2024ko uztailaren 7a
18:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur Donostian, Martutene auzoan, beste gizonezko bati labanaz eraso egitea leporatuta. Aurpegian, buruan, bizkarrean eta eskuetan egin dizkio zauriak erasotzaileak.

Gauerdia pasatu eta gutxira gertatu da erasoa, Martutenen, kalean. Herritar batek eman die abisua, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Zauritua artatu, eta Donostia Ospitalera eraman dute, anbulantzia batean.

Handik ordu batzuetara identifikatu dute erasotzailea izan zitekeena, atxilotu, eta epailearen esku jarri dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.