Itoizko urtegia

Beste lurrikara bat izan da bart Itoitz inguruan

Itoizko Koordinakundeak jakinarazi duenez, urtegiaren inguruan beste lurrikara bat izan da bart. Richter eskalan 1,7ko indarra hartu du, eta Luzaidetik (Nafarroa) bost kilometrora zuen epizentroa. Urtegia bete zutenetik 36 lur astindu atzeman dituztela nabarmendu dute.

2006ko urtarrilaren 2a
12:45
Entzun 00:00:00 00:00:00
Koordinakundearen iduriko, urtegiaren betetzeak eta lurrikara andanak zerikusi zuzena dute; hau da, urtegiaren eraikitzeak eragin ditu lur mugimendu horiek. Ondorioz, obra erraldoi horrek hondamen handia eragin dezakeela salatu dute behin eta berriz.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA