Koronabirusa

Beste pertsona bat hil da Euskal Herrian koronabirusagatik, orain arteko bigarrena

Txagorritxu Gasteizko erietxean zendu da, 90 urteko gizon bat.

Gasteizko Txagorritxu ospitalea. ENDIKA PORTILLO, FOKU
2020ko martxoaren 7a
14:14
Entzun 00:00:0000:00:00

90 urteko gizonezko bat hil da Txagorritxu Gasteizko erietxean koronabirusagatik, eta hura da gaitz horrek jota Euskal Herrian zendu den bigarrena. Gaur hil den gizonak beste gaixotasun batzuk ere bazituen, eta Txagorritxun bakartutako gela batean zeukaten, koronabirusagatik positibo emanda baitzegoen.

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Donostian egindako agerraldi batean jakinarazi du COVID-19 birusagatik hil dela gizonezkoa, eta gaineratu du azkeneko orduetan Araban hogei kasu berri agertu direla, eta Bizkaian, bost. Murgak azaldu du Araban 53 kasu daudela denera; Bizkaian, hamabost; eta Gipuzkoan, bi.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.