Beste zortzi pertsona hil ditu birusak Euskal Herrian

Birusak dagoeneko 2.013 lagun hil ditu. Gipuzkoan ez dute beste kasurik atzeman azken 24 orduotan, aurreko egunean bezala.

jarraia181777.jpg
Edu Lartzanguren.
2020ko maiatzaren 23a
19:45
Entzun

2.000 hildakoren langa gainditu zuen gaitzak atzo, eta, beste zortzi pertsona hilda, 2.013 lagunek galdu dute bizia dagoeneko Euskal Herrian; datu ofizialen arabera, betiere. Horietako zazpi Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hil dira –ez dute zehaztu zer probintziatan–, eta bakarra Nafarroan.

Kasuen kopuruari dagokionez, beste hemezortzi kasu detektatu dituzte PCR proben bidez Hego Euskal Herrian, hau da, atzoko zenbaketan bezainbeste. Horietako gehienak (bederatzi) Bizkaian atzeman dituzte, eta bost Nafarroan, eta lau Araban. Gipuzkoan, berriz, ez dute kasurik detektatu, atzoko zenbaketan bezala. PCR eta test azkarrak gehituta, berriz, 131 positibo egon ziren atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Ospitaleratuen kopurua zenbatekoa den ere iragarri dute: izurria zabaltzen hasi zenetik, 9.044 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte Hego Euskal Herriko erietxeetan, beste bost azken 24 orduetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.