Iruñeko Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu asteburuan, bertze gizon bat hiltzen saiatzea egotzita. Poliziak berak jakinarazi duenez, 30 urte ditu atxilotuetako batek, 34 bertzeak, eta 26 erasoa jasandoakoak. Erasoaren biktimak arma zuriarekin egindako hiru zauri ditu.
Udaltzaingoak jakinarazi du joan den ostiralean gertatu zela erasoa, Arrotxapea auzoan. Poliziak 16:10 aldera izan zuen gertatutakoaren berri: zenbait patruila bertara joan, eta zauritua artatu zuten. Horrez gain, bertze bi pertsonaren bila hasi ziren, eta, inguruko etxe batean topatu, eta atxilotu zituzten. Atzo arratsaldean gelditu ziren epailearen esku, eta biak kartzelara sartzea erabaki zuen hark.
26 urteko bertze gizona Udaltzaingora joan zen, eta salaketa jarri zuen gertatutakoagatik.