Bi egoitza izango ditu Gipuzkoako elikagai bankuak, apirilean Bergarakoa zabalduta

2011ko martxoaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gipuzkoako elikagai bankuak bi egoitza izango ditu datorren hiletik aurrera, Bergarako zentro berria batuta gaur egun Oiartzunen duenari. Egoitza atzo inauguratu zuten agintariek eta elikagai bankuan jardungo duten boluntarioek. Deba eta Urola ibarretako beharrak asetzea izango du xede Bergarako egoitzak. Egin dituzten kalkuluen arabera, inguru horretan 8.500 pertsona inguru izango dira elikagai bankuaren beharrean. 60 boluntariok egingo dute lan zentro berrian, apiriletik aurrera.

Gipuzkoako Diputazioak 106.200 euro jarri ditu egoitza egiteko. Inaugurazioan izan zen Markel Olano ahaldun nagusia, inguruko hautetsiekin batera. Egiten duten lana eskertu zien boluntarioei, eta adierazi zuen «erreferente» bihurtu dela elikagai bankua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.