82 urteko emakume bat eta 44 urteko haren alaba hil dira bart Hondarribian (Gipuzkoan), euren etxean izandako sutearen ondorioz. Larrialdi zerbitzuek 22:20an jaso zuten gertaeraren abisua, eta suhiltzaileek sua kontrolatu zutenean bi gorpuak ikusi zituzten.
Ramon Iribarren kalean izan zen sutea, eta Ertzaintzaren lehen ikerketen arabera, egongelan piztu zen sua nahiz eta kausak aztertzen ari diren. Bi gorpuak Donostiara eraman dituzte, autopsia egiteko.
Barrikan ere sutea
Barrikan (Bizkaia), Larretxea auzoko baserri bat erre da bart, baina bizilagunak lehenago atera dituzte eta ez da zauriturik gertatu. Goizeko hiruretan izan da sutea. Bi familia bizi dira baserrian.
gizartea