Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, andre bati eraso egin zioten atzo goizaldean edalontzi batekin, eta zauri ugari eragin zizkioten. Ebakuntza egin diote, ebaki ugari baitzituen aurpegian.
Donostiako Kontxako pasealekuan gertatu zen erasoa. Ertzaintzak abisu bat jaso zuen, dantzaleku baten kanpoaldean eraso bat izan zela ohartaraziz. Bertara joan eta poliziek 27 urteko gizon bat atxilotu zuten, erasotzailea delakoan.
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Bestalde, Gasteizko Udaltzaingoak 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuen iragan ostiralean, haren bikotekide ohia jotzea egotzita.