IRUN. Ertzaintzak 22 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Irungo (Gipuzkoa) aparkaleku batean emakume bati sexu eraso bat egiteagatik. Osasun zentro batek eman zion abisua Poliziari, eta, gero, ospitalera eraman zuten emakumea. Bestalde, EME8 kolektiboak salatu duenez, herenegun gizonezko batek bikotekideari eraso egin zion Azkainen (Lapurdi). Eraso matxista salatzeko, elkarretaratzea egin zuten herriko plazan.
Donostian, Itaiak deituta, ziztaden aurkako manifestazioa egin zuten atzo. Hirurehun bat lagun batu ziren protestara, eta salatu zuten ez dagoela «borondaterik» indarkeria matxista amaitzeko. Emakume batek ziztada bat salatu zuen atzo Zumaian, Euskal Jaietan.
Bi eraso matxista salatu dituzte, Irunen eta Azkainen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu