Barakaldoko Instrukzioko 2. epaitegiak errudun jo ditu Sestaoko Ertzaintzako bi polizia, gazte bat lesionatzeagatik. 45 eguneko isuna ezarri die falta delitua egotzita. Haietako bat, polizia burua izanik, egunean hamabi euroko isuna ordaintzera zigortu du epaileak eta bestea eguneko zortzi euro ordaintzera. Apirilaren 21eko gauean, ohiko kontrol bat pasatu eta ordu batzuetara, Barakaldoko (Bizkaia) diskoteka baten ondoan gaztea identifikatu zuten polizia biek, kontrolean keinu iraingarriak egin zizkielakoan. Epaileak frogatutzat jo du identifikazioa egitearekin batera poliziek gaztea jipoitu egin zutela, fiskalak eta akusazio partikularrak salatu bezala.
Polizien bertsioa bestelako da: gazteak hitzezko bortizkeria erabili zuela agenteen kontra eta bere burua bere burua kolpatzeari ekin ziola. Hala izanik, eta lasaitzen ez zene,z kalabozora eraman zutela. Epailearen sententziak argitu legez, deklarazio horiek ez dira «koherenteak» lesio partearekin eta lekukoen azalpenekin, ez dute «zentzurik», epailearen ustez.
Bi ertzain zigortu ditu Barakaldoko auzitegiak, gazte bat jipoitzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu