Gizartea

Bi estatubatuarri eta japoniar bati Kimikako Nobel Saria

Biomedikuntzan eta farmazian aplikazio ugari dituen proteina bat lortzeagatik saritu dituzte.

2008ko urriaren 8a
15:48
Entzun 00:00:00 00:00:00
Martin Chalfie eta Roger Y. Tsien estatubatuarrek eta Osamu Shimomura japoniarrak jasoko dute aurtengo Kimikako Nobel saria, gaur jakin denez. GFP proteina berde fluoreszentearen aurkikuntzagatik emango diete Nobela, biomedikuntza eta farmaziako ikerketetan aplikazio handiak izan baititu GFPk. Izan ere, argitsua da proteina hori, eta gorputzeko hainbat prozesu ikusgarri egin ditu. Nobelaren batzordeak mikroskopioaren asmakuntzarekin parekatu du GFPren aurkikuntza.



Abenduaren 10ean egingo dute arlo denetako sari ematea, Stockholmen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA