Ines del Rio eta Josu Bravo euskal presoen hiru lagunek istripua izan zuten atzo, presoak bisitatzera A Coruña eta A Lamarako espetxeetara bidean. Etxerat-ek jakinarazi duenez, euria hasi zuenean kotxeak labain egin zuen, kontrola galtzeraino, eta erdibitzailea jo zuten. Errepidearen beste aldera pasatu, eta arroila baten bazterrean gelditu zen autoa. Hiru lagunak ondo dauden arren, autoak kalte handiak izan zituen, eta ezin izan zuten bisitara iritsi.
Etxerat-ek gogora ekarri du, aurtengo 13. istripua dela. Egoera hau amaitzeko eta presoak Euskal Herriratzeko exijitu dute.
Bi euskal presoren lagunek istripua izan dute bisitara bidean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu