Bi gazte atxilotu zituen larunbat gauean Gasteizko Udaltzaingoak. Gaueko hamarrak inguruan, Santo Domingo kalean borroka bat zegoen abisua jaso zuten udaltzainek eta hara iristean pertsona bat aurkitu zuten lurrean, ia konortea galduta eta bekain batetik odol ugari zeriola.
Bestalde, 17 eta 18 urteko beste bi gazte atxilotu zituzten ostiralean Eulogio Serdan igarobidean. Gaueko hamarrak pasata, leku horretan borroka bat zegoela eta Polizia Koordinazio Zentroak abisu bat jaso zuen. Poliziakideak bertara iristean eurak erasotzea leporatzen die bi gazteoi.
Lau atxilotuak aske utzi zituzten atestatuak egin ondoren.
Gizartea