Atxiloketa

Bi gazte ikertzen ari dira «terrorismoa goratzea» egotzita

Hondarribian atzeman ditu Ertzaintzak, «Gora ETA militarra» mezua zuen ikurrin bat zutela, Segurtasun Sailak adierazi duenez.

Ertzaintzaren auto bat. MIGUEL TOñA / EFE
2023ko irailaren 10a
18:44
Entzun 00:00:0000:00:00

Bart gauean 17 eta 19 urteko bi gazte identifikatu ditu Ertzaintzak Hondarribian (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, ikurrin bat zeukaten, zeinean «Gora ETA militarra» eskuz idatzirik zegoen. Sailaren arabera, Hondarribiako Udaltzaingoak ohartarazi dio Ertzaintzari mezuaz.

Ertzaintzaren autoak joan dira gazteak identifikatzera, eta ikurrina kendu diete. Polizien arabera, 19 urtekoak muzin egin die identifikatzeko aginduei. Atxilotu egin dute, «agintearen agenteei eraso egitea» egotzita.

Biei ikerketa zabaldu diete, «terrorismoa goratu» dutelakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.