Bi gazte zauritu dira Leitzan, inauterietako gurdi batetik erorita

Hiru metrotik jausi dira, eta zaurituta eraman dituzte erietxera.

Leitzako inauterietako gurdi bat, artxiboko irudi batean. XALOA TELEBISTA
Leitzako inauterietako gurdi bat, artxiboko irudi batean. XALOA TELEBISTA
2026ko urtarrilaren 26a
08:03
Entzun 00:00:00 00:00:00

20 urteko bi neska-mutil zauritu ziren atzo arratsaldean Leitzako inauterietan, Nafarroan, desfileko gurdietako batetik erorita. 15:30ean gertatu zen istripua, Patxi Arrazola kalean. Ez dute argitu zergatik, baina gazteak gurdiko estalpetik erori ziren, hiru metrotik. Larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren, eta, gazteek hainbat kolpe zituztenez gero, anbulantzian eraman zituzten Iruñera, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!