Ertzaintzak jakinarazi duenez, bi gizonezko atxilotu dituzte Azkoitian (Gipuzkoa), beste gizon bati sexu eraso bat egitea egotzita. Gainera, bere gogoaren kontra atxikitzea eta lesioak eragitea ere leporatu diete; atxilotuetako batek 33 urte ditu, eta besteak, 25.
Poliziaren arabera, asteartean abiatu zuten ikerketa, orduan jarri baitzuen gizonezko batek salaketa. Haren arabera, gogoz kontra atxiki zuten bere etxebizitzan, eta eraso fisikoak eta sexu erasoa egin zizkioten. Ertzaintzak uste du hiru erasotzaile egon zirela —horietako bat biktimaren bikotekide ohiaren egungo bikotekidea da—; horregatik, beste pertsona baten bila ari dira.