Bi mutil atxilotu dituzte Beasainen, adingabe bat hiltzen saiatzeagatik

Istiluak igandean gertatu ziren. Adingabe bat zauritu zen, eta ospitaleratuta dago oraindik.

Ertzaintzaren bi auto, artxiboko irudi batean. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Ertzaintzaren bi auto, artxiboko irudi batean. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2026ko uztailaren 1a
11:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak 17 eta 24 urteko bi mutil atxilotu ditu, hilketa-saiakera delitua leporatuta. Beasainen (Gipuzkoa) adingabe batekin borrokan ibili ziren igandean, eta horren ondorioz atxilotu zituzten.

Igande arratsaldean, larrialdi zerbitzuek liskar baten berri izan zuten. Bertan, adingabe bat aurkitu zuten, erasoaren ondorioz buruan kolpe handi bat zuena. Larri zegoela ikusita, larrialdietako langileek adingabea ospitalera eramatea erabaki zuten; oraindik bertan ospitaleratuta dago, Efe berri agentziak jakinarazi duenez.

Gero, Ertzaintzak ikerketa bat abiatu zuen, gertatutakoa argitzeko eta erasotzaileak identifikatzeko. Atxilotutetako bat, 17 urteko gaztea, egunean bertan atxilotu zuten erasoarekin zerikusia zuelakoan; adin txikikoen fiskaltzaren esku utzi zuten. Beste atxilotua, 24 urtekoa, gaur bertan atxilotu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA