genero indarkeria

Bi gizon atxilotu dituzte, bikotekideari eraso egin diotelakoan

Donostian eta Gasteizen atzeman dituzte.

2014ko urriaren 6a
10:52
Entzun 00:00:00 00:00:00

Donostian, atzo 07:30ean izan zen ustezko erasoa, Antigua auzoko kale batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Emakume batek garrasi egin zuen, eta hura laguntzera joan zen senitarteko bat; hari ere eraso egin zion gizonak.

Gasteizen, igande goizean gertatu zen, erdigunean. Gasteizko Udaltzaingoak azaldu du hainbat lekukok eman zietela gertatutakoaren berri, udaltzainak tokira bertaratu zirela, eta han atxilotu zutela gizona. Emakumea zaurituta topatu zuten.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA