Ertzaintzak 39 eta 34 urteko bi gizonezko atxilotu zituen atzo Bilbon eta Durangon (Bizkaia), bikotekideak jotzea leporatuta.
Durangon atzo goizean atzeman zuten, eta erasoen ondorioz hainbat lesio izan zituen emakumeak. Bilboko atxiloketa arratsaldean izan zen.
23 urteko gizon bat ere atxilotu zuen Ertzaintzak atzo Bilbon, neska adingabe bati sexu ukituak egitea egotzita. Gazte talde batek biktimari etxe atarian sartzea eragotzi zion eta horietako batek sexualki ukitu zuen. Neskaren bizilagunek deitu zioten Ertzaintzari.
Emakumeen aurkako indarkeria