Borroka bat izan da gaur eguerdian Donostian. Horren harira, hiru gizonezko atxilotu dituzte, 30 urteko bi eta 27 urteko bat.
Ertzaintzak azaldu duenez, bi gizon beste bat itotzen saiatu dira, eta atxilotu egin dituzte. Hiltzen saiatu diren gizon hori bera ere atxilotu dute, lesioak egitea egotzita.