Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, irailaren 1eko gauean, 44 urteko emakume bat eta 31 urteko beste bat Gasteizko erdialdeko kale batean zeuden lo egiteko leku baten bila. Horretan ari zirela, bi gizon hurbildu zitzaizkien, eta beren etxera joatea eskaini zieten. Bi emakumeek gonbidapena onartu zuten, eta, etxebizitzan zeudenean, gizonezkoek sexu erasoak egin zizkieten.
Ertzaintzak handik egun batzuetara izan zuen erasoaren berri, Gurutze Gorriko Biktimei Arreta Emateko Zerbitzutik abisua jasota. Ertzaintzak gertatutakoa ikertu zuen, eta emakumeen aurkako erasoak egin zituzten ustezko bi erasotzaileak identifikatu eta atzo atxilotu zituzten. 20 urte ditu batak, 21 besteak, eta aurrekariak dituzte zenbait deliturengatik.Â
Bi atxilotuak Gasteizko Guardiako Epaitegiaren aurretik igaro dira gaur.

