genero indarkeria

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, genero indarkeria egotzita

2011ko apirilaren 19a
14:26
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen atzo Gasteizen, genero indarkeriako delitu bana egotzita. Gauez atzeman zituen biak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez.

22:50etan Ertzaintzaren patruila bat Salburuako etxe batera joan zen, ustez eraso bat izan zelako. Ertzainek emakume bat aurkitu zuten etxebizitzan, eta honek esan zien senarrak jo egin zuela. Hori dela eta, poliziek etxean bertan 42 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, eta biktima Santiago ospitalera eraman zuten, medikuek arta zezaten.

21:00ak baino minutu batzuk lehenago, berriz, Santa Luziako etxebizitza batera joateko deia jaso zuen Ertzaintzak, familia bateko aitak alaba jo zuelakoan. Ustezko erasotzailearen emazteak ere kolperen bat jaso zuen bi haiek banandu nahian zegoela. Bi emakumezkoak Santiago Ospitalera eraman zituzten. Atxilotuak 65 urte ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.