Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen indarkeria matxista egotzita

Erasoak gaur goizaldean eta pasa den asteartean izan ziren.

Mugimendu Feministaren A25eko manifestazioa, Gasteizen. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Mugimendu Feministaren A25eko manifestazioa, Gasteizen. ENDIKA PORTILLO / FOKU
2026ko abuztuaren 6a
15:06
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu Aste Nagusia hasi zenetik gaur arte, indarkeria matxista egotzita. Alde batetik, gaur goizaldean 30 urteko gizon bat atxilotu dute emakume bat erasotzea egotzita. Bestetik, pasa den astearte goizean 51 urteko gizon bat atxilotu zuten, Zaramaga auzoko etxebizitza batean gertatutako indarkeria matxista kasu bat leporatuta. 

Bestalde, udalak jakinarazi du pasa den asteartetik hiru salaketa aurkeztu direla indarkeria matxistarekin lotuta.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA