Nafarroako Foruzaingoak bi gizon atxilotu ditu, adimen urriko emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta. Biktimak erasoa salatu eta babeserako neurriak galdegin dituenean ekin dio foru poliziak bi gizonak atxilotzeari.
Foruzaingoak jakinarazi duenez, atxilotuek emakumearen zaurgarritasuna baliatu zuten, ustez, sexu abusurako.
Bestalde, 17 urteko gizonezkoa atxilotu du Foruzaingoak Barañainen, emakume bat bortxatzea eta hari sakelekoa lapurtzea leporatuta. Biktimak salatu duenez, sare sozialen bidez ezagutu zuen atxilotua eta elkar ikusteko gelditzea erabaki zuten.
Beste gizonezko bat atxilotu du foru poliziak Tuteran. Atxilotuak 34 urte ditu eta emakume bat bortxatzea egozten dio poliziak.