Bi gizon atxilotu dituzte Iruñean, emakumeei sexu erasoak egiteagatik

Emakumeek salatu dute ukituak egin dizkietela. Bietako bat 15 urteko neska bat da.

jakes goikoetxea
2024ko urtarrilaren 1a
20:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

 

Iruñeko Udaltzaingoak 23 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Gazteluko plazan, emakume bati sexu eraso bat egiteagatik. Emakumeak udaltzainei esan dienez, gizonak ukituak egin dizkio. Gizona aurkitu eta atxilotu egin dute. Ez da asteburuko atxilotu bakarra Iruñean: herenegun gauean beste gizon bat atxilotu zuten, 25 urtekoa, 15 urteko neska bati ukituak egiteagatik Burgoen plazaren inguruan, dantzaleku baten ondoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!