Bi gizon atxilotu dituzte, urrian Donostian andre bat hiltzea leporatuta

Erredakzioa
Donostia
2012ko azaroaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joan den urriaren 10ean Donostian hilda agertutako emakumearen auziarekin lotuta, bi pertsona atxilotu zituen atzo Ertzaintzak. Biktimak 93 urte zituen; haren zaintzaileak aurkitu zuen hilda, San Martin kaleko etxean, labanaz egindako zenbait zaurirekin. Zaintzailearen semea da atxilotuetako bat, eta adingabea da; atzemandako beste pertsona gizonezko bat da, adinduna.

Ertzaintzak uste du lapurreta egitera sartu ostean hil zutela andrazkoa eta zaintzailearen semeak lortu zuela etxera sartzeko giltza. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi du ikerketak zabalik jarraitzen duela, «gertatutakoa erabat argitu arte».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.