emakumeen kontrako indarkeria

Bi gizon atzeman dituzte Bilbon eta Gasteizen, bikotekideak jotzea egotzita

Beste gizon bat atxilotu dute Bilbon bertan, sexu erasoa egin diolakoan neska bati.

2010eko irailaren 27a
13:10
Entzun
Bilboko Udaltzaingoak 35 urteko gizonezko bat -G.P.P.H.- atzeman du Heros kalean, emaztea jo egin duela leporatuta. Gizonezkoak, udaltzainen arabera, lepotik heldu dio emazteari, zaplastekoa eman dio eta buruan kolpe bat eman dio auto baten aurka. Goizeko bostak aldera izan da ustezko erasoa.

Biktima -32 urte- Basurtu Bilboko erietxera eraman dute. Emakumeak ez du senarraren kontrako salaketarik aurkeztu.

Gasteizko udaltzainek 32 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bikotekidea jo zuelakoan. Iaz ere egin zion eraso, udaltzainen arabera, eta gizonezkoari urruntze agindua jarri zion epaileak. Zigorraren epea bukatzean, ordea, berriro elkarrekin bizitzen ipini ziren biak.

Ostiral gauean izan zen azken gertaera, euren etxean. Larunbatean atzeman zuten gizonezkoa.

Bilboko Udaltzaingoak 32 urteko beste gizonezko bat ere atxilotu du, kasu horretan emakumezko bati sexu erasoa egin diolakoan. Behebarru batean izan da gertaera. Biktimak 20 urte dauzka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.