Bi gizon espetxeratu dituzte Santurtzin sexu eraso bat egiteagatik

Gizonetako batek 24 urte ditu, eta besteak, 35. Emakumeak jarritako salaketaren arabera, sexu erasoa martxoaren 9ko goizean gertatu zen, etxebizitza batean.

Sexu erasoen kontrako elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
Sexu erasoen kontrako elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
nerea intxausti
2024ko martxoaren 27a
11:15
Entzun

Espetxean sartu dituzte Santurtzin (Bizkaia) emakume bati sexu eraso bat egiteagatik atxilotutako bi gizon. Ertzainek martxoaren 9an atxilotu zituzten, Santurtziko Mamariga auzoko etxebizitza batean emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Epaileak biak espetxeratzeko agindua eman zuen atzo. 

Emakumeak salatu zuenez, sexu erasoa martxoaren 9ko goizean gertatu zen. Bilboko dantzaleku batean ezagutu zituen bi gizonekin joan zen etxe batera, eta bertan sexu erasoa egin zioten.

Biktimak salaketa jarri eta gero, erasotzaileak identifikatzeko ikerketa abiatu zuten: Ertzaintzak 24 urteko gizon bat eta 35 urteko beste bat ikertu eta atxilotu zituen ustezko erasotzaile gisa. Atzo arratsaldean jarri zituen Barakaldoko (Bizkaia) guardiako epaitegiaren eskuetan, sexu-eraso delitua leporatuta. Epaileak bi gizonak espetxeratzeko agindu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.