Bi gizon ikertzen ari da Ertzaintza Barakaldon, sexu abusuengatik

Adinekoentzako Barakaldoko zentro batean gertatu ziren erasoak. Ez dute inor atxilotu.

Sexu erasoen aurkako elkarretaratzea, Barakaldon. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2019ko azaroaren 18a
20:51
Entzun

Ertzaintza bi gizon ikertzen ari da, bata 75 urteko eta bestea 81 urtekoa, sexu abusuak egin izana leporatu baitie 71 urteko emakume batek. Erasoak Barakaldoko (Bizkaia) adinekoentzako zentro batean gertatu dira. Biktima eta ustezko erasotzaileetako bat zentro horretako egoiliarrak dira. Bestea egoiliar baten senarra da. Emakumeak desgaitasun psikiko bat du, eta azaroaren 13an jarri zuen salaketa, zentroko langileei abisua eman ostean.

Gutxienez urrian hasi ziren emakumearen aurkako erasoak. Izan ere, zentroaren inguruko taberna bateko langileak gizonezko bati aurpegiratu zion emakumeari ukituak egitea. Zentroak eraikinean sartzea debekatu dio gizon horri. Ertzaintzak adierazi du ez dituela atxilotu bi gizonak baina ikerketapean daudela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.