gizartea

Bi gizon larri daude, Bilbon izandako borroka batean ustez elkar sastakatu ondoren

2010eko urtarrilaren 15a
12:36
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzo gauean borroka izan zuten bi gizonek Bilbon eta ospitalean larri daude, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Gizonetako batek sabelean labankadak zituen eta besteak buruan eta bularrean, poliziaren arabera.

23:15ak inguruan izan zen gertaera, Bilbo Zaharra kalean. Poliziak adierazi duenez, biktimetako baten neska-laguna mehatxatu zuen beste gizonak -era berean, emakumearen bikotekide ohia dena-, eta horrek eragin zuen borroka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.