Basaurin atxilotuetako batek 32 urte ditu. Bere bikotekideak 27 urte ditu, eta hark salatu zuenez, bere bikotekideakurteetan jo izan du.
48 urte ditu Basaurin atxilotutako beste gizonezkoak. Bere emazteak kolpe marka nabarmenak zituen. Emazteak berak jarri zuen salaketa, Basauriko Udaltzaingoan.
Ertzaintzak Bilbon atxilotu zuen gizonezko bat. Hark 30 urte zituen, eta Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez, bere bikotekide ohia eta haren familiari egin zien eraso. Gainera, bikotekide ohia bizi den etxean txikizioa ere egin zutela jakinarzi du Herrizaingo sailak. Horretarako beste bi pertsonen laguntza izan zuen, eta Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du, laguntze horretan aritu zelakoan.
emakumeen kontrako indarkeria