emakumeen kontrako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Bermeon eta Gasteizen, bikotekideari eraso egitea leporatuta

2010eko ekainaren 14a
15:24
Entzun 00:00:0000:00:00
Adingutxiko neska batek atzo jarri zuen azkenean bere bikotekidearen aurkako salaketa, Gernika-Lumoko ertzainen egoitzan. Bermeon bizi zen bikotekidearekin, duela urtebetetik, eta hasiera-hasieratik jotzen zuela salatu zuen atzo. Atzo goizean bertan jipoitu zuen azken aldiz, eta baten etxera joan zen babes bila. Salaketa jarri ondoren joan ziren ertzainak Bermeoko etxera, eta han zegoen ustezko erasotzailea. Atxilotu egin zuen Ertzaintzak. Mutilak 16 urte dauzka.

Beste salaketa Gasteizen jasotakoa izan zen. Atzo 11:30 aldera dei bat jaso zuten ertzainek San Kristobal auzoko etxe batetik, eta iritsi zirenean kolpez jositako emakumearekin egin zuten topo, Ertzaintzaren iturriek jakinarazi dutenez. Ustezko erasotzailea ez zegoen han, baina minutu gutxira atxilotu zuten kalean. 23 urte dauzka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.