Ertzaintzak agertuduenez, atzo eguerdian Gasteizko Gorbea kalean gizon batek emazteari eraso ziola jakinarazi zieten. Esandako lekura iritsi zirenean, behebarruan aurkitu zuten biktima, eta zenbait kolpe zituela ikusi zuten. Jo ez ezik, gizonak laban bat hartuta hiltzeko mehatxua egin ziola azaldu zien ertzainei andrazkoak. Hori guztia ikusita, bikotearen etxera sartu zen Ertzaintza eta 25 urteko E.R.B. atxilotu zuten han.
Bilbon, berriz, bart goizaldeko ordubiak aldera andrazko batek deitu dio Ertzaintzari bikotekide zuen gizonezkoa mehatxura ari zitzaiola eta etxeko atea bota nahian zebilela oharraraziz. Esandako lekura iritsi direnean, emakumezkoarekin eztabaida izan duela eta etxeko atea ostikoka botatzen saiatu dela onartu du gizonezkoak. Andrazkoak agertu die irainak eta hiltzeko mehatxuak egin dizkiola. Ondorioz, atxilotu egin dute 53 urteko A.P.M.Aspalditik tratu txarrak jasaten zituela salatu du emakumeak.
Emakumeen aurkako indarkeria