Emakumeen kontrako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon eta Getxon, bikotekideak jo dituztelakoan

2007ko urriaren 15a
16:32
Entzun
Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat -JF.V.C.- atxilotu zuen atzo gauean Bilbon, Otxarkoaga auzoan, seme-alaben aurrean emazteari mehatxu eta eraso egin izana egotzita.

Auzokoek ohartarazi zuten Ertzaintza, eztabaida handia entzun eta zenbait objektu etxebizitza batetik leihotik behera botatzen zituztela ikusita. Ertzain batzuk etxebizitza hartara joan ziren eta, bikotearekin hitz egin ostean, senarrak irainak eta heriotz mehatxuak egin zizkiola eta bizkarrean jo zuela esan zien emakumeak. Orduan atzeman zuten gizonezkoa. Bilboko bizilaguna da atxilotutakoa.

Getxon (Bizkaia) udaltzainek beste gizonezko bat -F.F.S.Q.- atxilotu zuten larunbat gauean, bikotekidea jotzen ari zelako ustez. 40 urte dauzka atxilotutakoak eta, udaltzainen arabera, bikotekideari ostikoak jotzen ari zitzaion hau lurrean zela, Algortan, Aretxondo kalean.

Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) Ospitalera eraman zuten emakumezkoa, arta zezaten. Biktimak esan duenez, ez da lehen aldia jo izan duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.