emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, neska-lagunak jotzeagatik ustez

2009ko uztailaren 25a
15:32
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak 39 eta 18 urteko gizonezkoak atzeman ditu Bilbon, euren bikotekideak jo egin dituztela leporatuta. 39 urteko gizona gaur goizeko bostak aldera atxilotu dute, San Anton zubi parean. Ertzainek diote neska-lagunari muturrekoak ematen ari zela.

18 urteko mutila Madariaga de Bilbao kalean atzeman dute, goizeko zazpietan. Bikotekideari bi zaplasteko eman dizkiola esan du Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.