Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat (P.L.R.,) atxilotu zuen atzo Eibarren (Gipuzkoa), bere bikotekideari tratu txarrak eragin zizkiolakoan. Ertzainen arabera, zaplaztekoak eta burukada eman zizkion emakumeari, lepotik heldu zion, eta arrastaka eraman zuen, euren etxean, herenegun.
Sos Deiakek emakumezkoa Mendaroko (Gipuzkoa) ospitalera eraman zuen, arta zezaten. Ertzainek atzo atzeman zuten ustezko erasotzailea.
Gaur, berriz, beste gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, Gasteizen (K.I., 28 urte), bikotekidea mehatxatu eta jo egin duelakoan. Biktimak -emakumea- adierazi duenez, gizonezkoak aurpegian ukabilkada eman dio,lurrera erori da biktima bera eta honi burua zapaltzen jarraitu dio ustezko erasotzaileak. Etxean atzeman du ertzainak gizonezkoa.
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte Eibarren eta Gasteizen, bikotekideak jo dituztelakoan
38 eta 28 urteko gizonezkoak dira ustezko erasotzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu