Emakumeen kontrako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen eta Bilbon, emakumeak jo dituztelakoan

2008ko irailaren 29a
14:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat - JA.G.B.- atxilotu zuen atzo Gasteizen, bikotekide izandakoa jo egin zuelakoan. Honekiko daukan urruntze agindua haustea ere leporatu diote.

Goizeko zortzi eta erdiak aldera Adurza auzoko kale batera joateko deia jaso zuten ertzainek, gizonezkoak emakume bat jo zuelako ustez. Hara iritsi zirenean, ertzainek diote emakume hark ezpainean odola zuela. Biktimak adierazi zien bikotekide izandakoak jo zuela.

Gizonezkoa auto batzuen artean ezkutatzen saiatu zen, baina atzeman egin zuten.

Bilboko udaltzainek, berriz, 38 urteko gizonezkoa -G.P.C.- atxilotu zuten atzo, emazteari hainbat muturreko jotzea egotzita. Biktimak -33 urte- ez zuen nahi izan senarra salatzerik.

Unamuno plazan izan zen gertaera, goizeko hirurak aldera. Udaltzain batzuk lekuko izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.