emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen eta Durangon, neska-lagunak jo dituztela leporatuta

2009ko martxoaren 2a
14:19
Entzun 00:00:0000:00:00
Gasteizko udaltzainek 29 urteko gizonezko bat -H.O.- atxilotu zuten ostiralean, neska-laguna jo egin zuelakoan. Biktima erietxera eraman behar izan zuten.

Gaueko hamarrak aldera atzeman zuten. Ordu batzuk lehenago egin zuen ustezko erasoa, Armentiako etxe batean.

Ertzaintzak bart 28 urteko gizonezko bat atxilotu du Durangon (Bizkaia), neska-laguna lurrera bota eta jo egin duelako ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.