emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen eta Irunen, neska-lagunak jo dituztelakoan

2009ko uztailaren 20a
11:03
Entzun
Ertzaintzak bi gizonezko atzeman ditu Gasteizen eta Irunen (Gipuzkoa), euren bikotekideei eraso egin dietela leporatuta.

Gasteizen atzo goizeko zortzi eta erdiak aldera atxilotu zuen, Pilar auzoan. Emakumeak berak eman zien abisua ertzainei. Poliziek ikusi zuten besoan eta lepoan kolpeak zeuzkala, eta Santiago erietxera eraman zuten. Biktimak esan zuen maiz jasotzen dituela mehatxuak-eta.

Irunen atzo arratsaldeko bostetan atzeman zuten, kalean. Emakumezkoak zauria zeukan beso batean, eta Bidasoa erietxera eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.