Atxiloketa

Bi gizonezko atxilotu dituzte Gipuzkoan, jihadismoarekin lotura dutelakoan

Irunen eta Donostian atzeman dituzte.

2016ko azaroaren 30a
07:34
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iaz Iruñean eta Calahorran (Errioxa, Espainia) egindako beste bi atxiloketekin lotu ditu gaurkoak Espainiako Guardia Zibilak. Iturri ofizialen arabera, orduan hasi ziren gaur Irunen atzeman dituzten gizonezkoei jarraitzen, "propaganda jihadista" zabaltzen zutelakoan.

Guardia Zibilaren esanetan, betiere, Turkiara joan zen Irunen atzemandako gizona, Estatu Islamikoarekin bat egiteko asmoz, baina nazioarteko poliziek atzeman, eta kanporatu egin zuten. Besteak beste, "Estatu Islamikoaren aldeko propaganda" zabaltzea leporatzen diote.

Donostian atxilotutakoak 24 urte ditu, eta gauza bera egotzita atxilotu dute. Sare sozialetan Estatu Islamikoaren aldeko bideoak eta idatziak argitaratzen zituela zabaldu du Espainiako Barne Ministerioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA