Suteak

Bi gizonezko hil dira suteetan, Karrantzan eta Donostian

Karrantzan baserri batek hartu du su, eta 81 urteko gizon bat zendu da, elbarritua. Donostian Prim kaleko etxebizitza batean izan da sutea, eta 38 urteko gizonezkoa da hil dena, keak itota.

2007ko apirilaren 26a
13:51
Entzun
Bart gauerdian, hamabi eta erdiak aldera, sua piztu da Karrantzako (Bizkaia) baserri batean. Ertzaintzaren arabera, logela batean hasi da sutea, eta han zegoen pertsona, 81 urteko gizonezko elbarritu bat, hil egin da. Une horretan baserrian bera bakarrik zegoen. Lehen arabera, logelako lanpara bateko zirkuitu laburrak eragin du sutea.

Handik ordu batzuetara, goizeko zazpiak baino zerbait lehenago, Donostiako Prim kaleko etxebizitza batean piztu da sua; zehazki, 13. atariko 3. pisuan. Suhiltzaileetako iturriek azaldu dutenez, zazpiak pasatxo zirela hotsegin diete Prim kaleko balkoi batean emakumezko bat laguntza eske zegoela eta kea ateratzen zela esanez. Hara joan, eta sutan zegoen etxebizitzara sartu direnean, gizonezko baten gorpua aurkitu dute hilotz. 38 urteko gizonezko bat zen, balkoitik laguntza esker aritu den 77 urteko emakumearen semea.

Lehen hipotesien arabera, zigarro hondakinen bat erorita gizonezkoaren oheko koltxoiak hartu du su, eta segituan zabaldu da. Kearekin itota hil bide da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.