Bi gizonezkok emakumezko prostituta bat jo egin zuten lehengo astelehenean, gaur Arabako Hiesaren kontrako Batzordeak esan duenez. Betoñoko gasolindegi parean izan zen gertaera, haren arabera, goizeko ordubatak eta laurdenean.
Emakumea artatu egin behar izan zuten Txagorritxuko Ospitalean. Gorputz osoan kolpeak zituen, eta odol isuriak ere bai.
Arabako Hiesaren kontrako Batzordeak dio prostituten kontrako erasoak gertatzen direla Gasteizko gune industrialetan, eta emakume horiekiko "errespetua eta duintasuna" eskatu du.
Emakumeen aurkako indarkeria
Bi gizonezkok prostituta bat jo dutela salatu du Arabako Hiesaren kontrako Batzordeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu