Gutxienez bi hilabetez geldirik egongo da LHC Large Hadron Collider partikula azeleragailua, imanen arteko lotura elektrikoan matxura bat izan ondoren. CERN Ikerketa Nuklearrerako Europako Zentroak agertu duenez, matxura horren ondorioz helio ihes handia gertatu zen atzo, baina langileen eta herritarren osasuna ez da arriskuan egon. Baina imanen arteko lotura elektriko hori konpondu egin behar da, eta lan horiek gutxienez bi hilabeteko atzerapena eragingo dute LHCrekin egiten ari diren esperimentuan.
LHC partikula azpiatomikoen azeleragailu handi bat da; Suitza eta Frantzia arteko mugan eraiki dute, lurpean, eta 27 kilometroko diametroa du eraztuntzarrak. Hain zuzen ere, zirkuitu horretan partikula azpiatomikoek elkarrekin talka egiten jarriko dituzte, une horietan zer gertatzen den aztertzeko. Funtsean, unibertsoaren sorrerako egoera berdintsuak birsortu nahi dituzte, materiaren eraketa nolakoa izan zen eta nolakoa den ulertzeko.
Historiako zientzia esperimentu handientzat hartzen da LHCrekin egingo dutena.
Zientzia