Sagarzazu, haren semea eta semearen lagun bat zihoazen autoak minibus baten kontra jo zuen atzo, Tarragonan (Herrialde Katalanak). Momentuan hil ziren Sagarzazu eta haren semearen laguna. Semea eta minibusa gidatzen zihoan pertsona Joan XXIII erietxera eraman zituzten zaurituta. Senda agiria jaso du semeak. Minibusaren gidaria zen han zihoan pertsona bakarra.
Oporretatik bueltan zetozen C-14 errepidean. Atzo goizeko 07:30ean gertatu zen ezbeharra. Mossoak gertatutakoa ikertzen ari dira.