Frantziako Poliziak ustezko bi etakide atxilotu ditu Tarascon-sur-Ariegen, Midi-Pyrenees eskualdean, Ariege departamenduan. Andorrako mugatik hurbil dago atxilotu dituzten herria.
Polizia iturriek agertu dutenez, ustezko bi etakideak bizikletan zihoazen eta jendarmeen ohiko trafiko kontrol batean atzeman dituzte. Azaldu dutenez, kontrola ikustean desbideratzen hasi dira, eta horrek piztu du jendarmeen arreta. Ondorioz, atzetik segika joan zaizkie eta harrapatu egin dituzte. Motxiletan arma bana -pistola bat eta errebolber bat-eta Espainiako nortasun agiri faltsuak atzeman dizkietela erantsi dute. Tarascon-sur-Ariegen bertan dauzkate atxilotuta eta oraindik ez dute argitu nortzuk diren. Parisko Terrorismoaren Kontrako Auzitegiaren esku dago ikerketa.
Michelle Alliot-Marie Frantziako Barne ministroak adierazi du baieztatu dutela bi atxilotuetako bat ETAko "komando militar bateko" kidea dela. Frantziako Gobernuak ez du jakinarazi oraindik atxilotuak nor diren, baina polizia iturriek zabaldu dute Ugaitz Astiz Arangua eta Mikel Olza Puñal direla. Biak Iruñekoak dira.
Atxiloketak