33 eta 34 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten herenegun, Barakaldon (Bizkaia) emakume bat hamahiru egunez bahituta izatea leporatuta, Herrizaingo sailakgaur jakinarazi duenez. Bahituriko emakumeak -atzerritarra berau-, salatu du internet bidez ezagutu zituela ustezko bi bahitzaileak, eta horiek Europako pasaportea lortzea eskaini ziotela.
Biktimaren esanetan, apirilaren 1ean ustezko bahitzaileetako batek Bilboko autobus terminalean jaso zuen eta Barakaldora joan ziren, emakumeak beste bizileku bat bilatu arte. Bere borondatearen aurka atxikitu, sakeleko telefonoa blokeatu eta pasaportea kendu zioten.
Astearte gauean, hamahiru egunen ondoren, ustezko bahitzaileen hutsegite batetaz baliatu eta ihes egitea lortu zuen. Hainbat pasaporte hartzeko aukera izan zuen, horien artean ustezko bahitzaileenak. Ihesaldian jarraitu zioten, baina enpresa batean babestea lortu zuen Barakaldoko Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu arte.
Biktimaren kontakizunaz eta atzemandako pasaporteetaz baliatuz, ustezko bahitzaileak atxilotu zituzten. Ikerketa irekita du Ertzaintzak bahiketaren arrazoiak argitu arte, Herrizaingo sailak jakinarazi duenez.
Gizartea
Bi lagun atxilotu dituzte Barakaldon, hamahiru egunez emakume bat bahitzea leporatuta
Biktima atzerritarra da, eta Europako pasaportea nahi zuen; ustezko bahitzaileek hori lortzeko aukera eskaini zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu